28 de enero de 2014

SANTA AGEDA EGUNA


                                   
Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. Astearte goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten. Ondoren 12,30tan LHko ikasleak aterpean elkartuko dira abestera.
Gonbidatuak zaudete.
Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.
        

 1.

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
 
2.
 
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.